Eusko Jaurlaritzak argitu du "indarkeriaren injustizia" aitortzen duten eta instituzioek antolatzen dituzten biktimen oroimenezko omenaldi guztiak babestuko dituela. Hain zuzen, atzo Otxandioko Udalak "babesa" eskatu zion Jaurlaritzari halako omenaldien karietara.
Jaurlaritzak argitu du atzo egin zitzaion eskaera komunikabideen bitartez jaso dutela. Halaber, zehaztu du ez dituela atxiloketen arrazoiak ezagutzen, "zeintzuk omenaldia egin eta hilabeteetara izan diren, Jorge Fernandez Diazen bisitarekin bat eginez".