Eusko Jaurlaritzak kalte-ordaina eman beharko die Ertzaintzak 2002ko irailaren 14an Batasunaren legez kanporatzearen aurkako manifestazioan zauritu zituen bi laguni. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak hala diola jakinarazi dute gaur Iñigo Santxo eta Josean Lozano zaurituen abokatuek, Bilboko Abokatuen Elkargoan.
Egun hartan milaka lagun elkartu ziren Bilbon Batasunaren legez kanporatzea salatzeko eta Ertzaintza manifestazioaren aurka oldartu zen, hainbat lagun zaurituz. Juan Jose Ibarretxe zen garai hartan Jaurlaritzako lehendakaria eta Javier Balza, berriz, Herrizaingo sailburua.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zauritutako bi laguni 74.500 euroko eta 42.500 euroko kalte-ordaina ematea ebatzi du. Lehenbizikoak begia galdu zuen pilotakada baten ondorioz eta bigarrenari barrabil bat lehertu zioten.
Jaurlaritzako inor ez dela zaurituengandik arduratu salatu dute Santxok eta Lozanok eta biktimatzat jo daitezen eskatu dute.
politika
Jaurlaritzak kalte-ordaina ordaindu beharko die Ertzaintzak zauritutako bi laguni
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena da. 2002ko irailaren 14ean Batasunaren legez kanporatzea salatzeko milaka lagunek manifestazioa egin zuten Bilbon eta Ertzaintza oldartu egin zitzaien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu