Politika

Jaurlaritzak kereila kriminala sartuko du 'El Pais'-en aurka

Egunkariaren arabera, ETAk su-eten laburra agindu zion Ibarretxeri galdeketari buruzko eztabaidaren sasoian.

2008ko uztailaren 11
16:46
Entzun
Eusko Jaurlaritzak El Pais Espainiako egunkariaren kontrako kereila kriminala sartuko du, hau "joko zikina" egiten dabilelakoan. Egunkari horren arabera, ETAk su-eten laburra agindu zion Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari herri galdeketaren inguruko eztabaidaren sasoian, eta zeharka jakinarazi zion atentaturik ez zuela egingo garai horretan.

Hilabetez atentaturik ez dela izan azpimarratu du egunkari horrek, eta lehendakariak ba omen zekiela bitarte horretan guztian ETAk ez zuela jardungo. Ekainaren 27an eztabaidatu eta onartu zuten Eusko Legebiltzarrean galdeketarako lege proposamena.

"Onartezina da hau dena", adierazi du Ibarretxek, egunkari hark argitaratutakoaz. Idoia Zenarrutzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordeak, berriz, El Pais-ek "gezurra" dela dio, "baina bere horretan segitzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.