euskal herria

Jaurlaritzak Konstituzionalean salatuko ditu Espainiako 2013. urteko aurrekontuak

"Eskumenak inbaditu" egiten dituela uste du Urkulluren gobernuak, eta lau esparrutan bere eskumenak urratzen direla salatuko du. 2012ko Espainiako kontuen aurka ere egingo du. 

2013ko martxoaren 19a
13:22
Entzun

Jaurlaritzak uste du Mariano Rajoyren gobernuak egindako aurrekontuak "inbaditu" egiten dituela EAEko eskumenak, eta, horregatik, Konstituzionalean salatzea erabaki du.

Gaur goizean gobernu kontseiluan izan dute gaia hizpide. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak eman du erabakiaren berri —harekin izan da Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua—. Salaketa aurkezteko arrazoiak "soilik eskumenei lotutakoak" direla nabarmendu du Erkorekak. Zehazki, Erkorekak esan du funtzio publikoaren, erakundeen antolaketaren, lan arloko legediaren eta gizarte zerbitzuen eskumenei lotutakoak direla "urratu" direnak.

2012ko eta 2013ko kontuen gaineko salaketak aldi berean aurkeztuko dituztela jakinarazi du Jaurlaritzako bozeramaileak. Kontuen aurka helegitea aurkezteko epea martxoaren amaieran bukatzen da.


 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.