Eusko Legebiltzarra / Espainiako Botere Judiziala

Jaurlaritzak "lasaitasunez" hartu du Espainiako Gobernuaren Legebiltzarraren aurkako ekimena

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak azaldu duenez, Espainiako Estatuko abokatuak Auzitegi Gorenean Legebiltzarraren aurka aurkeztutako azken ekimena "lasaitasunez" hartu dute. Hain zuzen ere, SA Sozialista Abertzaleak taldearen parte-hartzearekin eta botoekin onartutako ekimen guztiak baliogabetzeko eskatu dio Estatuko abokatuak Auzitegi Gorenari. Gauzatuko balitz, Legebiltzarraren jarduna blokatuko luke.

2003ko irailaren 4a
12:12
Entzun
Hala ere, neurri hori erabat burugabea eta ezinezkoa iruditzen zaio Azkarragari, Auzitegi Gorenak hartzeko gaitza, eta, beraz, "lasai" daudela adierazi du. Funtsean, Espainiako Gobernua "su-festak botatzen" ari dela iruditzen zaio Justizia sailburuari.

Ildo horretatik, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak elkarbizitzari eta egungo marko politikoari buruz irailaren 26an Legebiltzarrean proposatutako duen eztabaidak aurrera egingo duela iragarri du Azkarragak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.