Jaurlaritzak lehenengoz ospatuko du urriaren 25a
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz ospatuko du urriaren 25a, Euskadiren Eguna, Lehendakaritzan. Ekitaldi instituzionala egingo dute, eta Patxi Lopez lehendakariak hartuko du parte. Lan Onari sariak ere bertan emango dira. Aurten Manu Leginetxe, Imanol Arias, Maria Luisa Laka, Javier Ormazabal eta Xabi Alonsok jasoko dute saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu