Jaurlaritzak Lopezi esan dio energia berriztagarrien ikerketa zentroaren egitasmoa abian dela

PSE-EEko lehendakarigaiak atzo iragarri zuen EAEn zentro hori sortzeko akordioa lortu duela Espainiako Gobernuarekin, baina Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak erantzun dio iaz aurkeztu zutela. "Energigune izena du eta azken bi urteetako ikerketa proiekturik enblematiko eta estrategikoenetakoa da, baina Lopezek ez du ezagutzen...".

2009ko otsailaren 17a
15:04
Entzun
Espainiako Gobernuarekin EAEn energia berriztagarrien ikerketa zentroa sortzeko akordioa lortu duela iragarri zuen atzo Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak, eta gaur Miren Azkarate (EAJ) Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erantzun dio zentro horren proiektua egina dagoela eta martxan dela. "Energigune izena du eta Eusko Jaurlaritzak gidatzen du, Iberdrolaren parte-hartzearekin. Ezin ulertuta nabil, beraz, Lopezek esandakoa".

Azkaratek gogoratu du 2008ko maiatzaren 7an egin zutela Energiguneren aurkezpena. Miñanoko Parke Teknologikoan izango du egoitza eta, haren arabera, laster hasiko dira lanekin.

Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Espainiako Gobernuari egitasmoan parte hartzeko gonbitea egina diotela baina ez duela erantzun. "Lopez bi urte beranduago dator. Energigune da azken bi urteetako ikerketa proiekturik enblematiko eta estrategikoenetakoa, baina ez du ezagutzen...".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.