Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak euskal presoen eskubideen aldeko beste ekimen baten aurka egin du: debekatu egin du urtero Donostian Kontxako Banderako bigarren igandean egin ohi duten manifestazioa. Jaurlaritzak dio aurreko urteetan istiluak sortu izan direla manifestazio hori dela-eta, eta aurten horiek saihesteko asmoz debekatu duela. Manifestazioa egiteko baimena eskatu zuen lagunari eman dio neurriaren berri Herrizaingo Sailak.
Iaz bezala, hainbat arraunlarik egin dute aurtengo deialdia -lehengo ostegunean egin zuten publiko-. Hilaren 13rako (igandea) deitu zuten ekimena -13:30, Gipuzkoa plaza-.
“Herriari loturik bizi gara, eta gure herrian ikustezin egin nahi duten errealitate baten aurrean ezin ditugu begiak itxi”, adierazi zuten arraunlariek Donostian, Akuariumean egindako prentsaurrekoan.
“Sentsibilitate eta ideia ezberdinak” izan arren, “hiru aldarrikapen nagusi” egin nahi dituztela zioten: euskal presoak Euskal Herriko espetxeetan egotea, gaixotasun larriak dituztenak libre uztea eta zigorra beteta dutenak aske geratzea.
euskal presoak
Jaurlaritzak presoen aldeko Donostiako manifestazioa debekatu du, beste urteetan liskarrak sortu izan direlako
Arraun munduko hainbat kidek deitu zuten ekimena, igande honetarako. Herrizaingo Sailak hartu du neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu