Euskal Presoak

Jaurlaritzak presoen senideei ematen dizkien laguntzak ezeztatu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Autonomi Erkidegotik kanpoko espetxeetan dauzkaten presoen senideei Jaurlaritzak ematen dizkien dirulaguntzak ezeztatu egin ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. Bisitan joan ahal izateko ematen ditu Jaurlaritzak laguntza horiek. Auzitegiaren arabera, Jaurlaritzak "eskumen inbasioa" egiten du laguntza horiek emanda. Jaurlaritzak helegitea jarriko duela iragarri du.

2005eko apirilaren 5a
19:51
Entzun
Kontentzioso-Administratiboko Salak hartu du erabakia, Espainiako Estatu Abokatutzak aurkeztutako helegitea aintzat hartuz.

Jaurlariltzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 2003ko uztailaren 30ean erabaki zuen senideak EAEtik kanpoko espetxeetan zituzten herritarrei bisitetara joateko laguntzak ematea. Sail horrek "eskumen inbasioa" egin zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta bertan behera utzi ditu dirulaguntzak. Izan ere, espetxe politikako eskumenak jasota daude Gernikako estatutuan, baina Espainiako Gobernuak ez dizkio oraino Jaurlaritzari eman.

Auzitegiaren arabera, laguntza horiek ezin dira gizarte gai balira bezala hartu, Jaurlaritzak laguntzak emateko onartu zuen agiriaren sarreran zehazten denez, "Kartzela erakundeen antolakuntza, erregimena eta funzionamentua, eta bergizarteratzea" izeneko Estatutuaren izenburuaren baitan hartutako erabakia baita.

Orain, Jaurlaritzak helegitea jarri dezake Espainiako Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.