Legez besteko proposamena erregistratu du PP alderdiak gaur, Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzaren eginduz EHUko Kriminologia Institutuak egindako torturari buruzko txostena erretiratzeko eskatzen du bertan, eta argudio nagusia zera da: txosten horrek Ertzaintza «inplikatzen» duela, eta «alderatu» egiten dituela «probatu eta demostratu gabeko ustezko tratu txarrak» eta Ertzaintzak pairatutako «hilketak eta jazarpenezko terrorismoa». Nere Llanos PPko legebiltzarkidearen hitzetan, «erabateko zentzugabekeria da» eta legebiltzarrak ezin du hori «pasatzen utzi».