Trebiñu

Jaurlaritzak Trebiñurekin egindako akordioak atzera bota ditu Gaztela eta Leongo Auzitegiak

Gaztela eta Leongo Auzitegiak Nagusiak baliogabetu egin ditu Eusko Jaurlaritzak Trebiñurekin sinatutako akordioak, Jaurlaritzak "bere mugetatik kanpo" jokatu duela iritzita. Akordio horiek orain hiru urte sinatu zituzten, eta hezkuntza, kultura, bultzada ekonomikoa eta herri garapenari dagozkion hitzarmenak dira. Guztira 300.000 euro hitzeman zizkion Jaurlaritzak Trebiñuri.

2005eko ekainaren 17a
12:18
Entzun
Diru hori, ekonomia eta turismoari buruzko azterketak egiteko, Arabako nekazariekin harremanak sendotzeko, eta Trebiñuko biztanleek Osakidetza erabiltzeko ziren. Gainera, euskararen sustapena bultzatzera, eta Trebiñuko haurreskola bultzatzera ere bideratu ziren.

Orain, atzera bota du akordio hori, ordea, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegiak. Auzitegi horren iritzian, Jaurlaritzak Gaztela eta Leonen eskumenak zapaltzen ditu, gainera hitzarmenek ez dutela Espainiako Konstituzioa betetzen argudiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.