POLITIKA

Jaurlaritzak ukatu egin du "estatus politiko berriari" buruzko azterlan bat eskatu duela

PSE-EEren bidez zabaldu da informazioa. Jaurlaritzak azaldu du duela urtebete argitaratutako Soziometrorako eskatu zuela ikerlan hori.

Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldea. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 10a
11:26
Entzun

Jaurlaritzak ukatu egin du "estatus politiko berriari" buruzko azterlan bat eskatu izana. Informazio hori, ordea, berri agentzia batek zabaldu du, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako galdera batean oinarriturik. Jaurlaritzak azaldu duenez, ikerlan hori eskatu zuen ia duela urtebete argitaratutako Soziometrorako.

Kualitate Lantaldea enpresak egin du txostena, eta 19.907 euroko kostua izan du. PSE-EEk txostenaren kontratazioaren datuak eskatu dizkio Jaurlaritzari, egindako lanaren kopia osoarekin batera.

Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeak amaitutzat jo zuen agerraldien fasea maiatzean, hasi eta urtebetera. Udazkenean, estatus politiko berri baterako oinarriak ezartzeari ekingo diote taldeek. Legealdia amaitu aurretik ados jartzea zail ikusten dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta PPk.

Hainbat txosten eskatu zituzten talde politikoek; esaterako, independentziaren kostu ekonomikoari buruzkoa. Horietako batzuk jasotzeko zain dago oraindik batzordeko presidente Jone Berriozabal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.