Azaldu duenez, 2005ean 1.959 salaketa jaso dira EAEn, bataz beste, egunean 11. Iazko batezbestekoa egunean 9koa zen, baina Azkarragak azpimarratu du gora doana salaketa kopurua dela, eta kasu kopurua. Gainera, salaketa kopuru hori ez da emakumeen kontrako indarkeria kasuena baizik, zaharreneta haurren kontra egindako indarkeria kasuak ere bilduta daude. Horietatik egunean batezbeste 10,1 dira emakumeen kontrako indarkeria kasuak.
Urriaren 30era arte auzitegietan jasotako datuen arabera, 1.211 salaketa jarri ziren. Horietako 357 Bilbon jarri ziren, 207 Gasteizen, 187 Donostian, 160 Barakaldon, eta beste 300 besteetan.
Aurtengo lehen hiruhilekoan 919 babes agindu eman dira.
emakumeen kontrako indarkeria
Jaurlaritzak uste du emakumeen kontrako indarkeria kasuen %30 besterik ez dela salatzen
Euskal Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarrak azaldu duenez, emakumeen kontrako indarkeria kasuen %30 besterik ez da salatzen. Eusko Legebiltzarreko Emakumeen Batzordean hitz egin du gaur Azkarragak, emakumeen kontrako indarkeria kasuak daudenean auzitegiek hartzen dituzten neurrien berri emateko. Azaldu duenez, EAEn emakumeen kontrako indarkeriagatik batezbeste egunean 10,1 salaketa jartzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu