poliziak

Jaurlaritzak uste du "legezkoa" dela Espainiako segurtasun indarrak EAEtik joatea

Josu Erkorekaren esanetan, "aurreikuspen estatutarioen aldaketa esan nahi zuen salbuespen faktikoa" desagertzea ekarri du ETAren jardun armatuaren amaierak.

2013ko otsailaren 5a
17:22
Entzun

Eusko Jaurlaritzak legezkotzat jo du Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik joateko aukera, eta  Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko estatutuak aukera hori jasotzen duela gaineratu du. Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian eginiko adierazpenetan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du "aurreikuspen estatutarioen aldaketa esan nahi zuen salbuespen faktikoa" desagertzea ekarri duela ETAren jardun armatuaren amaierak.

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak gaur esan du Espainiako indar armatuek "berezko eskubidea" dutela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egoteko. Agerraldian erantzun dio Erkorekak: "Estatutuak polizia bakoitzari dagozkion egiteak zehatz-mehatz ezartzen ditu", esan du, eta gehitu du Jaurlaritzari dagokiola "legean ezarritakoa betetzea".

Ezker abertzalea: "Gerra egitera ekarritako indar armatuek ez dute tokirik gure herrian"

Ezker abertzaleak ere iritzia eman du Espainiako Polizia eta Guardia Zibila EAEtik joateko eskaeraz. "Espainiako indar polizial eta militarrak ez dira inongo eskubideren berme, eskubide ukatzaile eta urratzaileak baizik", esan du, eta beharrezkotzat jo du Euskal Herriaren "desmilitarizatzea".

Horren harira, ezker abertzaleak azaldu du, ohar baten bidez, Frantziak eta Espainiak "gatazkan erabili izan dituzten baliabide armatu eta errepresiboen desegiteari" ekin behar diotela: "Gerra egitera ekarritako indar armatuek ez dute tokirik gure herrian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.