Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak dio Kutxabank-ek "oinarri eta egitura sendoak" dituela

2012ko ekainaren 12a
10:52
Entzun

Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur goizean adierazi du Kutxabank-en "oinarriak eta egitura nahikoa sendoak" direla, eta beraz, baztertu egin du Europari laguntza eskatuko dionik.

Hala ere, Agirrek esan du Kutxabank-ek CatalunyaBanc —enkantean— edo Nova Caixa Galicia esleituko balitu, laguntza eskatzeko aukera hori posible izango litzatekeela. Hala mintzatu da Radio Euskadin emandako elkarrizketan.

Agirrek salatu du EAJ Eusko Jaurlaritzaren kutxaren inguruan "zalantza sortzen" saiatu dela, eta berretsi du kontuen egoerak "ona" izaten jarraitzen duela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.