Politika

Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko kideek bere burua inkulpatu dute Ibarretxeren aurkako kereilan

Eusko Jaurlaritzaren ustez, “izugarrizko zentzugabekeria da Lehendakaria epai-bidean jarri izana elkarrizketa bultzatzeko konpromisoa hartu izanagatik”. Joan den ostiralean EAEko Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Batasuneko Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorenaren aurka jarritako kereila. Ibarretxek, Gobernu osoa ordezkatzen duela-eta “Lehendakariaren jokabidea delitua bada, Kontseiluko kide guzti-guztiok geure burua errudun aitortzen dugu”, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.

2006ko ekainaren 13a
17:29
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren izenean hitz egin du Azkaratek eta “onartezina” iritzi dio “herritarren ordezkarien arteko elkarrizketa bultzatu, eragin eta gauzatzea helburu dutenJaurlaritzaren eta Lehendakariaren erabaki politikoak” zalantzan jartzea.



Era berean, azpimarratu du egun bizi diren hainbat egoera onartezinen ardura “Alderdien Legea bultzatu eta onartu zutenena dela”.Azkarateren hitzetan lege hori “aldrebeskeria politikoa eta demokratikoa” da eta “etorkizuna eraikitzeko guztiz baliogabea”.

Azkaratek jakinarazi duenez, “egoeraren larritasuna kontuan izanda”, Eusko Jaurlaritza osatzen duten hiru alderdiek (EAJ, EA eta EB) EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen presazko agerraldia eskatuko dute. Legebiltzarrean eskatuko diote, besteak beste, argitu dezala zergaitik urratu diren “hain larriki,herritarrek demokratikoki hautatutako Lehendakari baten oinarrizko eskubideak”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.