Arartekoa

Jaurlaritzako Hirukoa ados jarri da, eta Iñigo Lamarka proposatu du ararteko izateko

Iñigo Lamarka Gehitu Gay eta Lesbianen Elkarteko lehendakari eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako abokatua izango da EAEko hurrengo arartekoa. Izan ere, Jaurlaritzako hiru alderdiak —EAJ, EA eta EB-IU— ados jarri dira, azkenean, gai horren inguruan, eta Lamarkaren hautagaitza bultzatzen duen ekimena aurkeztu dute Legebiltzarrean. PSE-EE ere ados dago hautagaitza horrekin.

2004ko maiatzaren 21a
19:03
Entzun
Jaurlaritzako hirukoak tira-birak izan ditu azkenaldian arartekoaren aukeraketa dela eta. Izan ere, EAJk Iñigo Lamarkaren izena filtratu zuen Gobernuko bazkideekin kontsultatu gabe, eta EA zein EB-IU haserretu egin ziren jarrera horrekin.

Nolanahi ere, EB-IUk joan den astean Lamarkaren hautagaitza babestuko zuela adostu zuen jeltaleekin, eta gaur EA batu zaio ekimenari. Hain zuzen ere, hiru alderdiek ekimen bateratua aurkeztu dute Legebiltzarreko erregistroan.

PSE-EEk hasieratik jakinarazi zuen ondo ikusten zuela Lamarka izatea hurrengo arartekoa.

Horrenbestez, kargurako hautatua izateko beharrezko dituen 45 botoetatik 49 bermatuta dauzka Lamarkak.

Azken lau urteetan Mertxe Agundez behin-behineko arartekoa izan da, Legebiltzarrean ez zelako behin-betikoa izendatzeko adinako adostasunik erdiesten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.