Petronorrek Muskizen (Bizkaia) eraiki nahi duen koke plantari argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzak, egitasmoa baimena eman baitio Ingurume Sailak. Koke plantak ingurumen aldetik Europao Batasunak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela dio sail horrek, eta plantaren gas igorpenek ez dutela "modu nabarmenean" kutsatuko ingurua.
Petronorren Muskizko koke plantak eztabaida handia piztu du, inguruko herritarrek uste baitute kutsadura handia sortuko duela eta osasun arazoak sor ditzakeela biztanleengan. Petronorrek, berriz, egitasmo hori enpresaren iraupenerako hil edo bizikoa dela azpimarratu du.
Ingurumena
Jaurlaritzako Ingurumen Sailak oniritzia eman dio Petronorren Muskizko koke plantari
Egitasmoak Europako Batasunak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela dio, eta plantaren igorpenek ez dutela "modu nabarmenean" ingurua kutsatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu