PAULINO LUESMAREN HERIOTZA

Jaurlaritzako ordezkariak eta PSEko sailburu ohiak izan dira Paulino Luesmaren aldeko hiletan

Ostegunean zendu zen Bilbon PSE-EEko kidea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Espainiako Gobernuaren ordezkari izandakoa.

Ordezkari politikoak, Luesmaren hiletan. LUIS TEJIDO / EFE
2014ko maiatzaren 10a
08:38
Entzun

Bilbon egin dute Paulino Luesma zenaren aldeko hileta. Bertan izan dira Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Administrazio Publiko eta Justizia sailburua, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua eta Rikardo Gatzagaetxabarria Ogasun eta Finantza sailburua.

PSE-EEren ordezkaritza bat ere izan da hiletan. Luesmari azken agurra eman diote Idoia Mendia alderdiko zuzendaritzkao bozeramaileak, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburu ohiak eta Carlos Agirre Ekonomia sailburu ohiak. Horiez gain, Jose Antonio Pastor PSEko Bizkaiko idazkari nagusia eta Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria ere joan dira hiletara.

Abokatua ofizioz, irakasle ere aritu zen urtetan. Langileen defendatzaile gisa agurtu dute haren alderdikideek, eta jeltzaleekin ehundutako harremanak nabarmendu dituzte askok. Gorabehera gehiago izan zituen, ordea, Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa aritu zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.