Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du "hamarkadako erronka handiena" gizentasunaren aurka egitea dela. 2002-2010 urteen arteko osasun planaren balorazio egin du, eta adierazi du azken hamar urteetan %25 hazi dela 16 urtetik gorako gizenen kopurua. Planaren helburua kopurua %20 jaistea zen.
Bengoak ohartarazi du elikadura desegokiak "minbizia gehiago, diabete gehiago eta bihotzeko gaixotasun gehiago" dakartzala.