Jaurlaritzako sailen eta herritarren ekarpenaren zain

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoan 1968. eta 1978. urteen artean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako Giza Eskubideen urraketaren ondorioz izandako sufrimendu bidegabeen biktimei aitorpena eta erreparazio osoa egiteko dekretua zirriborroa da oraindik. Eusko Jaurlaritzak onartu baino lehen, gobernuko sailen ekarpenak eta zuzenketak jasoko ditu. Gainera, berrikuntza gisa, herritarrek ere ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izango dute. Hori dela eta, dekretuaren zirriborroa www.openideiak.com Eusko Jaurlaritzaren webgunean jarri dute ikusgai. Gunearen bitartez, herritarrek iritzia emateko eta ideiak partekatzeko aukera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.