Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu hurrengo hilabeteetan, lehiaketa publiko bidez, eta haietatik euskarazkoak 11 izango dira, Blanca Urgell Kultura sailburuak gaur jakinarazi duenez.
Araban hamar lizentzia emango ditu —Gasteizen hamarrak—, Bizkaian hamahiru —Bilbon sei, Getxon lau, Durangaldean bi eta Gernika-Lumon bat—, eta Gipuzkoan 11 —bost Donostian, hiru Beasainen, bi Legazpin eta bat Azkoitian—.
Euskarazko 11 lizentziak herri hauetarako izango dira: hiru Gasteizerako, bi Bilborako, bi Donostiarako, eta bana Durango, Getxo, Beasain eta Legazpirako.
Urgellek adierazi du euskararen presentzia bermatu nahi dutela hedabide pribatuetan ere.