Batasuneko buruzagiekin batzarra egin zuelako Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren kontrako auzibidea hasi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Erabaki horrekin suminduta agertu da Gasteizko Gobernua, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztuko duela iragartzeaz gain, deklarazio instituzionala plazaratu zuen joan den asteartean.
Besteak beste, EAEko Auzitegi Nagusiaren ekimena ez dela "doakoa izango" esaten da adierazpen horretan.
Hain justu, deklarazio hori deitoratu du gaur aho batez EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, hark ere deklarazio baten bidez. Batetik, deklarazioaren "edukia" deitoratu du erakunde horrek, "bake juridikoarekiko begirunerik gabe egin den heinean". Bestetik, instituzioekiko,kasu honetan, insituzio juridikoekiko, errespeturik gabe jokatzea leporatu dio Jaurlaritzari.
Politika
Jaurlaritzaren erantzuna deitoratu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu