genero indarkeria

Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen zerbitzuak lan arloan sexu jazarpena jasaten dutenak ere artatuko ditu

Kasu horietan zer egin azaltzeko 25.000 gida banatuko dituzte.

2011ko apirilaren 18a
09:55
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen zerbitzuak aurrerantzean lan arloan sexu jazarpena edo sexu arrazoiengatik jazarpena jasaten dutenei ere zerbitzua eskainiko die aurrerantzean. Barne Sailak aurreratu duenez, lan arloan sexu jazarpena jasaten dutenek eta euren ingurukoek ez dute jakiten nola jokatu horrelako kasu batean, eta jendea informatzeko 25.000 gida banatuko ditu.

Gida horren arabera, sexu jazarpena da pertsona baten duintasunaren aurka egiten duen edo helburu hori duen edozein jarrera izatez sexuala, eta bereziki larderiazkoa, degradatzailea edo iraingarria denean. Gidan horrelako kasu batean zer egin azaltzen dute. Gainera, 900 840 111 telefono zenbakira deituz informa daiteke. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.