Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiak Zifretan buletinaren laugarren zenbakia argitaratu du. Datu horien arabera, 548 lagunek hartu dute parte justizia administrazioa euskalduntzeko eta alfabetatzeko planen barruko 2007-2008 ikasturteko euskara ikastaroetan. 466 funtzionariok, 43 epaile eta magistratuk, eta fiskaltza karrerako zein idazkaritza judizialeko 39 kidek hartu dute parte.
Bestalde, funtzionarioek herritarrei zerbitzua euskaraz ematea bultzatzeko programak ere egin direla agertu da buletinean. 572 funtzionariok hartu dute parte. Bertan, ahozko 384 saio egin dira, euskara maila hobetzeko 99 batzorde eta terminologia lantzeko beste 89.
'Zifretan' buletina
Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiaren eremuan sorturiko eta diseinaturiko buletina da Zifretan. Herritarrek Justiziaren aurrean duten Eskubideen Gutunaren konpromisoak betetzeko helburuarekin sorturikoa da. Noiz behinka, buletin horrek gai monografikoren bat jorratzen du, eta, oraingo honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako justizia administrazioko euskararen erabilera aztertu du.
Jaurlaritzaren justizia euskalduntzeko planean 548 lagun aritu dira
Euskalduntzen eta alfabetatzen aritu diren epaile eta magistratuak 43 direla zehaztu du Justizia Sailak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu