Jaurlaritzaren turismo kanpaina salatu dute
GASTEIZ. Aralarrek salatu du Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak abian jarritako Zuk egiten duzu Euskadi kanpainak ez dituela bi hizkuntza ofizialak errespetatzen. Mikel Basabe legebiltzarkideak azaldu duenez, atzo arratsaldean Gasteizen kanpainaren berri ematen zuen autobusean ez zegoen euskaraz haren berri emango emango zuen inor. «Onartezina da oraindik ere horrelako jarrerak izatea», adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu