Etxebizitza

Jaurlaritzaren ustez, hurrengo 10 urteetan 100.000 etxebizitza egin beharko dira

Gero eta jende gehiago bizi da bakarrik. 1991n etxe bakoitzean, batez beste, 3,3 lagun bizi ziren eta 2005ean 2,6.

2007ko martxoaren 20a
16:26
Entzun
10 urtean 100.000 etxebizitza egin beharko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horixe uste du Eusko Jaurlaritzak, gaur Javier Dean Etxebizitza sailburuordeak esan duenez. Haren iritziz, etxebizitzaren beharra gero eta handiagoa da, biztanleria gutxi igotzen ari den arren. Izan ere, gero eta jende gehiago bizi da bakarrik eta horregatik uste dute hurrengo hamarkadan horrenbeste etxebizitza beharko direla.

1991. urtean etxe bakoitzean, batez beste, 3,3 lagun bizi ziren eta 2005ean 2,6. Beste datu batzuk ere eman ditu Deanek: jendea gero eta urte gehiagoz bizi dela, bikote bereizketaz ugarituz doazela eta etxebizitza eskaera handituz doala.

Egoera "delikatua" da, Deanek esan duenez, eta etxebizitza beharrari "egoki" erantzun beharko zaiola. Erronka horri aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak 2007 eta 2010. urteen artean babestutako 25.000 etxebizitza sustatu nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.