Jaurlaritzari kontuak eskatu dizkiote Bildu, Aralar eta EBk
Eusko Jaurlaritzari kontuak eskatu dizkiote Bilduk, Aralarrek eta Ezker Batuak. Errekaldeberriz auzo elkartearekin batera agerraldia egin zuten atzo arratsaldean. Haien esanetan, saihets zitekeen hustea, eta «ahal zen okerren» kudeatu dute hori agintariek. Mikel Aranak, EBko koordinatzaileak, Blanca Urgell Kultura sailburua jo du erantzule: «Haren esku dago proiektua babestea». Txostena egiteko eskatu dio. Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk gaurko epai saioan jarri du itxaropena: «Udalak eta enpresak gaur dute aukera maila emateko». Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotziak dio borondaterik ezagatik izan dela: «Konponbidea bazegoen, baina udalak eta Jaurlaritzak ez dute nahi izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu