Politika

Jaurlaritzarik dio "oinarri juridikorik ez" dagoela 'Ibarretxe auzia'-rekin segitzeko

2007ko uztailaren 11
18:23
Entzun
Fiskalak 'Ibarretxe auzia' ixteko eskaera egin duela-eta, Eusko Jaurlaritza ados azaldu da horrekin eta berak ere auzia artxibatzeko eskatu du, "delitu zantzurik ez dagoelako", Miren Azkarate bozeramailearen esanetan. Haren ustez, epaiketa "politikoa" da. "Fiskalaren kontsiderazio eta gogoeta guztien aurka epaile instruktoreak aurrera jotzea erabakiko balu, argi geratuko litzateke inolako zalantzarik gabe hemen ez dagoela oinarri juridikorik, hemen oinarri politikoak daudela, epaiketa politikoa dela, eta ez gara ari Zuzenbideaz hitz egiten, beste zerbaitez ari gara hitz egten".

Hain zuzen, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagiak, eta Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Olatz Dañobeitia, Juan Joxe Petrikorena eta Pernando Barrena Batasuneko kideak daude auzipetuta, desobedientzia egin izana edo desobedientzia delitua egiteko beharrezko laguntzaile izatea egotzita. Batasuna legez kanpo utzi eta haren jarduna eteteko Auzitegi Gorenak emandako aginduari muzin egin izana egozten die Roberto Saiz EAEko Auzitegi Nagusiko instrukzio epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.