PPko Javier de Andres izango da Arabako ahaldun nagusi, Ezker Batuko militanteek ez dutelako onartu Biltzar Nagusietan dituzten bi biltzarkideek Xabier Agirre jeltzalearen aldeko botoa ematea.
Erreferenduma egin dute gaur Arabako EBko miltanteek, beren biltzarkideek biharko osoko bilkuran noren aldeko botoa emango duten erabakitzeko. Azkenean, %84k erabaki dute EBko biltzarkide Nerea Galvezen aldeko boza eman dezaten biharko osoko bilkuran. Gauzak horrela, Javier de Andresi atea zabaldu zaio diputatu nagusi izateko, PPren botoez gain PSErenak ziurtatuta dituelako.
Agirrek, aldiz, EAJrenak eta Bildurenak zituen ziurtatuta, baina EBren biak ere behar zituen diputatu nagusi izateko. “Militanteen erabakia betearazlea da; ez espero azken orduko ezustekorik biharko bozketan” adierazi du Kontxi Bilbao Ezker Batuko eledunak.