Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Javier Etxeberria Ezpondak irabazi du Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria

Haren "formakuntza bikoitza, matematika eta filosofian" nabarmendu du epaimahaiak. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen sortzaileetako bat izan zen.

Javier Etxeberria Ezponda. EUSKO IKASKUNTZA
Berria.eus
2016ko ekainaren 2a
08:47
Entzun

Javier Etxeberria Ezpondak (Iruñea, 1948) irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien aurtengo saria. Euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak eta kulturako pertsona esanguratsuak saritzen ditu garaikurrak, eta aurten, Etxeberria Ezpondaren ibilbide akademikoari egin dio aitortza.

Ikerbasqueko ikertzailea da, EHUra atxikia (Soziologia II Saila), eta Espainiako Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu nagusiko (CSIC) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna (egun eszedentzian). Hainbat arlotan garatu du bere ikerkuntza, besteak beste, zientziaren eta teknologiaren filosofia; zientziaren etika; zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanak; eta informazio eta komunikazio teknologia berriak. 2006tik berrikuntza azterketetan ari da lanean. Hainbat libururen egile, dozenaka hitzaldi eskaini izan ditu urteotan. 37 urteko ikaskuntza karrera du, eta beste hainbat erakundetako kidea ere baden edo izan den arren, bereziki CSICen nahiz EHUn utzi du "aztarna ezabaezina", sariaren sustatzaileen hitzetan.

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko sei unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatu dute epaimahaia. "Bere formakuntza bikoitza, matematika eta filosofian” nabarmendu du epaimahaiak, baita "bere karrera akademikoa eta zientifikoa, bere ondarearen kaudimena −sortu duen eskolaren bitartez− eta Herrialdearen gobernantzarekin duen konpromisoaren garrantzia” ere. Epaimahaiaren ustez, "eskakizun akademiko goreneko ikasketa-erakundeak sortu eta finkatzeko lan egin duen aitzindaria da", baita "Humanitateen esparruko mundu osoko erreferentziazko irudia" ere.

Azken urteotan saritutakoen zerrenda:

2015. Juan Jose Alvarez Rubio

2014. Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan

2013. Mª Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria

2012. Joxe Azurmendi

2011. Maria Bayo

2010. Joxerramon Bengoetxea Caballero

2009. Javier Elzo

2008. Daniel Innerarity

2007. Gregorio Monreal Zia

2006. Maite Lafourcade

2005. Nestor Basterretxea Arzadun

2004. Juan San Martín

2003. Gurutz Jauregui

2002. Bernardo Atxaga

2001. Juan Garmendia Larrañaga

2000. Miguel Artola

1999. Eduardo Chillida

1998. Jesús Altuna, Juan Plazaola

1997. Luis Villasante Kortabitarte

1996. Álvaro d’Ors

1995. Julio Caro Baroja

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.