gizarte laguntzak

Javier Marotori planto egin diote EAJk, PSEk eta EH Bilduk

Uko egin diote diru sarrerak bermatzeko errentaren iruzurrari buruzko proposamenaren eztabaidan parte hartzeari.

Javier Maroto, Eusko Legebiltzarrean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, EFE
2014ko urriaren 30a
16:30
Entzun

Duela egun batzuk erakusterik izan ez zuten arbuioa erakutsi ahal izan diote gaur EAJk, EH Bilduk eta PSEk Javier Maroto Gasteizko alkate eta PPko legebiltzarkideari. Diru sarrerak bermatzeko errentaren iruzurrari buruzko proposamenaren eztabaidan parte hartzeari uko egin diote hiru alderdi horiek Eusko Legebiltzarrean, uste baitute ekimen horren bidez Marotok etorkinak eta oro har oinarrizko errenta jasotzen dutenak kriminalizatu egiten dituela.

Marotok bere proposamena aurkeztu ondoren beren txandei uko egin diete EAJk, EH Bilduk eta PSEk. Haserre erantzun die Gasteizko alkateak. "Milaka herritarren eskaerari bizkarra eman diote", esan du, eta gaiaren inguruan aurkeztu nahi duen herri ekinaldi legegileari argudio gehiago eman dizkiotela gaineratu du.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak aretotik kanporatu du Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkidea, Marotori "lotsagabe" deitzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.