Javier Ortiz (Donostia, 1948) kazetari eta zutabegilea hil da bart gauean Alacanten (Herrialde Katalanak), osasun egoerak txarrera egin ostean.
Madrilen lan egiten zuen, egunero Publico Espainiako egunkarian zutabe bat idazten zuen; kazetariaren azkeneko zutabea gaur argitaratu dute. Pásalo ETB2ko saioan ere parte hartzen zuen aldizka.
Bere eskela idatzia zeukan Ortizek bere web orrian.
Haren gorpua Madrilgo Norte tanatorioan izango dute gaur, eta bihar goizean Madrilgo Almudena hilerrian erraustuko dute.
Hamar liburu ere argitaratu zituen; besteak beste, Jamaica o muerte, Ibarretxe, Xabier Arzalluz etaAsi fue.
El Mundo Espainiako egunkarian 1992tik 2004ra lan egin zuen, eta zuzendariorde izan zen.
komunikabideak
Javier Ortiz kazetari donostiarra hil da
Osasun egoerak txarrera egin ostean, bart zendu da, Alacanten, 61 urterekin. Madrilen egiten zuen lan eta egunero 'Publico' egunkarian zutabe bat idazten zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu