Javier Rebollo: "Pelikula sinple eta oso kargatua da, xehetasunez betetakoa"

2009ko irailaren 24a
17:45
Entzun
Javier Rebollo zuzendari espainiarrak La mujer sin piano filma aurkeztu du gaur Donostian eta bere ustez, "pelikula sinple eta oso kargatua da, xehetasunez betetakoa". "Nire amarentzat film melodramatikoa izango da, aitarentzat, berriz, film politikoa. Niretzat Javier Rebollo aktoreen gorputzei forma ematen ari den uneari buruzkoa da", nabarmendu du zuzendariak.

Carmen Machi eta Jan Budar dira zintako protagonistak. Rosaren azalean sartzen da Machi. Emakume ezkondua da Rosa eta gau batean bizitza horretatik alde egitea erabakitzen du. Peluka bat eta maleta batekin Madrilgo tren geltoki batera joaten da "eta inoiz izan ez duena" bilatzen saiatuko da. Une horretatik aurrera, Rosaren bizitza "umore alkoholikoz" beteta egongo da, Rebolloren hitzetan.

Filmeko irudi gehienek Madril gauez irudikatzen dute, zuzendariaren aburuz, "ate asko dituen gela bat bezala da [Madril] eta bakoitzak nahi duenetik sartzeko aukera du".

Lo que sé de Lola filma ere zuzendu zuen Rebollok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.