Espainiako polizia indarrak Euskal Herritik joatea aldarrikatzeko eguna ospatu zuten seigarren aldiz Oñatin, larunbatean. Ohar batean, "jazarpen abertzalea" jasan izana salatu du AEGC Guardia Zibilen Espainiako Elkarteak, eta kritikatu Espainiako Gobernuaren "pasibotasunarekin" gertatu zela.
Larunbatekoa "umiliazioa eta probokazioa" izan zela adierazi du polizien elkarteak: "Iaz salatu genuen bezala, [Espainiako] gobernuaren pasibotasunaren eta babes faltaren aurrean haserrea adierazi nahi dugu. [Carlos Urkijo] Gobernuko ordezkariak bertara joan behar zukeen protestaren tamaina bertatik bertara ikusteko eta guardia zibilez kezkatzeko".
AEGCk "babes osoa" adierazi die Oñatiko guardia zibilei, "baina bereziki familiei". Gainera, ohartarazi du protesta egin zutenek ez zutela kontuan hartu Guardia Zibilak "borrokan jarraitzen duela euskal enpresariek iraultza zerga ordaindu ez dezaten eta pertsona gehiago kontratatu ahal izan dezaten".