'herriko tabernen' auzia

"Jazarpen ideologikoaren" aurka, kalera irteteko deia

Mobilizazioak egingo dituzte bihar eta etzi, 'herriko tabernen' aurkako epaia salatzeko. "Salbuespen egoeran kateatu nahi gaituzte»".

Sortuko bozeramaile Pernando Barrena, atzo, Bilboko Kirruli tabernan egindako agerraldian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2015eko ekainaren 26a
09:58
Entzun

Herriko tabernetako ordezkariek eta Sortuko eledun Pernando Barrenak asteburuan hainbat herri eta auzotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Joan den astean Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia ez dutela onartzen esan dute, eta salbuespen egoera amaitzea galdegin.

Pernando Barrenaren arabera, epaiak zigortu egin nahi du "ilegalizazio politikari aurre egin izana". Haren ustez, horri aurre egin ostean sortu da agertoki politiko berria Euskal Herrian, "estatuak jarritako oztopoak handiak diren arren". Konpromisoa hartzeko garaia dela nabarmendu du Barrenak. 

Iñigo Saez de la Fuentek hitz egin du herriko tabernen izenean, eta gogorarazi du, ondasunen lapurreta egitearekin batera, hanbait langileri eragingo diola epaiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.