JAZARPENA SALATZEKO ISUNAK
Urretxu-Zumarragako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak salatu egin du hango gazte batek Ertzaintzaren «jazarpena» jasaten ari dela. Lagunaren egoera irudikatzeko, gaztetxearen atarian gazteak jaso dituen isun zigorrak jarri dituzte. Gazte Asanbladak adierazitakoaren arabera, Ertzaintza behin eta berriz ari zaio gazteari jarraipenak egiten, eta irainak, mehatxuak eta kolpeak jasan ditu. Azken isuna ordaintzeari uko egin dionez, etxeko arrestora zigortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu