politika

"Jazarpena" utzi eta "bakearen eta demokraziaren alde lan egiteko" eskatu dio EHAK-k Zapaterori

"Gure buru gainean daukazun Damoklesen ezpata gorde behar duzu", esan diote EHAK-ko ordezkariek Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Izan ere, Espainiako Fiskaltzak EHAKren ikuskatzaileak ikertuko dituela jakitea "jazarpenaren jarraipena" bezala ikusi dute alderdi horretako kideek. EHAK-k bakearen eta demokraziaren alde egiteko konpromisoa hartu zuela gogorarazi dute, eta horretan jarraituko dutela azaldu. Zapaterori ere gauza bera egiteko eskatu die.

2005eko apirilaren 29a
18:00
Entzun
EHAKren ikuskatzaileak alderdi horretakoak zirela esan du Nekane Erauskinek "ez dira izan ez Batasunakoak ezta Euskal Herritarrok taldekoak ere". Diotenez, EHAK-k kanpainan egindako laguntza eskaerari esker lortu zituzten ikuskatzaile horiek denak.

"Gu alderdi txikia gara eta eskatu genuen bai laguntza ekonomikoa eta baita ere giza baliabideak, kanpaina batean sortzen diren lanak betetzeko. Euskal jendarteak ondo baino hobeto erantzun zigun eta horrela lortu genituen gure emaitzak. Laguntza honi esker, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mahai guztietan EHAK-ko ikuskatzaileak izatea lortu genuen".

Ikuskatzaileak aztertzea "erasoa" dela diote, eta "azkeneko asteetan jasotzen ari garen eraso antidemokratiko orokorrean" kokatzen dute.

"Etengabeko eraso politikoa, mediatikoa eta juridikoa behingoz bukatzeko eskatzen dugu. EHAK alderdi legala da, EHAKn era batean edo bestean parte hartu dugun pertsona guztiak gure eskubide zibil eta politikoen jabe gara. Jasotzen ari garena Orwellen amesgaiztoenean ere ez da ikusi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.