Euskara

Jean Baptiste Coyos euskaltzain oso

Euskaltzaindiak gaur hartu du erabakia, Bilbon egindako osoko batzarrean. Maulekoa da. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean hizkuntz politikarako karguduna izan zen.

2010eko azaroaren 26a
17:36
Entzun
Jean Baptiste Coyos Etxebarne euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egindako osoko batzarrean. Jean Haritxelhar, Jean Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatu dute haren izena, euskararen akademiako iturriek jakinarazi dutenez.

Coyos 1952an sortu zen, Maulen. 1974an lehen mailako irakasle ikasketak egin zituen eta geroztik irakaslea izan zen 2008ra arte. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da Rene Descartes Unibertsitatean, =iDescription du parler basque souletin des Arbailles - Étude de l'ergativité=i izeneko tesiarekin. 1996tik eskola ematen du unibertsitateetan.

1999tik 2003ra hizkuntz politikarako karguduna izan zen Frantziako Estatuko Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean, eta ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan 2004tik 2006ra. Duela lau urte euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Akademiaren Sustapen Batzordeko kidea da Coyos.

Besteren artean, Politique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne eta Xiberotarra zuberera, le dialecte basque souletin liburuak idatzi ditu. Gainera, hizkuntzalaritza eta soziolinguistikako alorretako artikulu askoren egilea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.