Jean Claude Iriart Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) zuzendariak urriaren 16an kargua utziko du, gaur jakinarazi dutenez. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian ariko da; Baionako bulegoaren zuzendari nagusi ondokoa izanen da, hain zuzen.
Iriarten lekua Estebe Eiherabidek hartuko du. Orain artean Leader+ proiektuko arduraduna izan da Eiherabide. Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko zuzendaria ere izana da. Urriaren 16an hartuko du EEPko zuzendari kargua.
Euskara
Jean Claude Iriarten ordez, Estebe Eiherabide Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari
Urriaren 16an izanen da kargu-hartzea. Kontseilu Nagusian ariko da Iriart, Baionako bulegoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu