Jean-François Lefort Askatasuneko bozeramailea aske utzi zuten atzo. Iazko abenduan atxilotu zuten, polizia baliabide ikusgarriak erabiliz eta egun osoan Baionako hainbat egoitza miatuz. Mikel Albisu eta Marisol Iparragirreren atxiloketarekin lotu zuten Lefortena ere. Iazko urriaren 3an atxilotu zituzten ETAko ustezko buruzagiak. Ondotik beste atxiloketa batzuk ere gertatu ziren operazio hari loturik.Operazio zabal hartan atxilotuetariko batek Leforten izena bota zuen. Eta adierazpen haietan bakarrik oinarrituz auzipetu zuten eta espetxeratu.
Lefortek hasieratik ukatu zituen adierazpen haietan erraten zirenak. Azaroaren 8an epailearen aitzinean agertu ziren Lefort eta Leforten izena bota zuena. Pertsona horrek ez zuela bertsio koherenterik ematen salatu zuen defentsak. Agerraldi haren ondotik berriz ere Lefort aske uzteko eskatu zuten abokatuek. Epaileak abenduan aztertu beharra zuen aske uzteko eskaera.Preso iragan duen urtean zehar Espainiak aurkeztu euroaginduaren epaiketa ere jasan behar izan zuen. Frantziako auzitegiak, ordea, ez zuen onartu Leforten kontrako euroagindua. Askatasunaren eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontrako auziaren barnean aurkeztua zuten euroagindua.Lefortek hogeita sei eguneko gose greba egin zuen azaroan, presondegiko egoera salatzeko. Herritik 2.000 kilometrotan izateaz gain, baldintza gogorrak zituen.
EUSKAL PRESOAK
Jean-François Lefort, aske
Urtebetez izan dute preso beste atxilotu baten adierazpenetan oinarrituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu