POLITIKA

Jean Grenet ez da aurkeztuko Baionako auzapez izateko bozetara

Erabakiaren inguruko azalpenak ematen ari da Grenet. 1995. urtetik zen Baionako auzapez. "Erretiroa hartzeko unea" duela azaldu du.

2013ko martxoaren 5a
20:11
Entzun

Jean Grenet ez da berriro aurkeztuko Baionako auzapez izateko bozetara. 2014an egingo dituzte hauteskundeak, baina Grenetek iragarri du ez duela bere burua aurkeztuko. Hemezortzi urte egin ditu kargu horretan.

Henri Grenet aita ordezkatu zuen karguan Jean Grenetek. 1959tik 1995era izan zen alkate Henri Grenet. Orotara, 55 urtez gobernatu dute hiria Grenet aita-semeek. "Baionan Grenet kudeaketako 55 urte iragan eta gero, erretiroa hartzeko unea da", esan du: "Gizon publiko gisara geratuko naiz, baina ez naiz gehiago gizon politiko izango".

Egungo auzapezak ez du jakinarazi bere ondorengoa nor izan daitekeen. Areago, hauteskunde kanpainan ez duela parte hartuko azaldu du: "Ez dut inongo agindurik emango, eta ez dut kanpainan parte hartuko". Frantziako Asanblearako hauteskundeak egin baino "nahikoa lehenago" hartu zuen 2014ko bozetara ez aurkezteko erabakia, eta esan du egin ezin izan duen guztia egiteko gogoa duela.

74 urte dituela utziko du kargua. "Saskoiko, proiektuekin, hiru agintaldi nahikoa dira", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.