'Egunkaria auzia'

Jean Haritxelhar: "Astakeria izugarria egina du Espainiako Gobernuak"

'Egunkaria auzi'-ko bost auzipetuak errugabetzea espero duela azpimarratu du euskaltzainburu ohiak. Espainiako Auzitegi Nazionalak astelehenean plazaratuko du epaia.

2010eko apirilaren 9a
15:35
Entzun
Egunkaria auzi-an epaitu zituzten bost lagunak absolbitzea espero eta desio du Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohiak. Hala adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Joan Mari Torrealdai, Martxelo Otamendi eta besteak zuritzea espero dut", esan du. Izan ere, itxuragabea iruditzen zaio Egunkaria-rekin gertatutakoa: "Astakeria izugarria egina du Espainiako Gobernuak", salatu du.

Espainiako Auzitegi Nazionalak datorren astelehenean emango du Egunkaria auzi-ko epaia. 2003ko otsailean itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, eta iragan abenduan hasi eta otsaila bitartean egin zen epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.