Jean Lougarot Mauleko auzapez ohia zendu da

1977tik 2001era atxiki zuen auzapez kargua. 87 urte zituen.

Mauleko herriko etxea, artxiboko irudi batean. NICOLAS MOLLO
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko apirilaren 22a
16:24
Entzun

Jean Lougarot Mauleko auzapez ohia zendu zen bart gauean, La République des Pyrénées egunkariak jakinarazi duenez. Etxean zendu da, 87 urterekin. Urteetan irakasle izan ondotik, Mauleko Herriko Etxearen kargu egin zen 1977 eta 2001 artean, PS alderdi sozialistaren etiketapean. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko hautetsi ere izan zen. 

Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko presidenteak auzapez ohiaren ibilbidea omendu du agiri batean, haren «humanismoa eta engaiamendua» nabarmenduta. Uztailaren 26an hileta elizkizunak eginen dituzte haren omenez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.