Jean Noel Etxeberri Txetx militante abertzalea eta Jacques Mourio militante okzitaniarra atxilotu zituen atzo Frantziako Poliziak Baionan eta Pauen (Frantzia). Biak etxean atxilotu ditu Poliziak. Ordenagailu bat eta maindire bat eraman dituzte Etxeberriren etxetik.
Parisko Laurence Le Vert eta Marie Antoinette Houyvet epaileek eman dute atxiloketa agindua, bi militanteek 2004ko urriaren 3an Frantziako Poliziak egin atxiloketekin lotura dutelakoan. Orduan poliziak Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre atxilotu zituen. Robert Arricau militante okzitaniarra ere atxilotu zuten. Poliziaren arabera, Arricauk adierazi zuen bi atxilotuek ETArentzako azpiegitura lanak burutzen zituztela. Jean Francois Lefort i Lof Askatasunako bozeramailea atxilotu zuen orduan Frantziako Poliziak, Arricauren adierazpenetan oinarrituta. Urte bete preso egon ondoren, libre utzi zuten, Arricauk adierazpenak faltsuak zirela erran ondoren.
Ipar Euskal Herrian ELAk eratutako Robles Arangiz Fundazioko arduraduna da Etxeberri. ELAren ustez, «atxiloketaren helburua Iparraldeko mugimendu abertzalea beldurtzea da». Fernando Iraeta Robles Arangiz fundazioko presidenteak Etxeberri berehala libre uztea eskatu zuen. «Bitxia da Frantzia eta Espainia elkar hartzea momentu berean». Pluraltasunez eta bide demokratikoak erabiliz, Etxeberri Euskal Herriaren eskubide sozial eta politikoen alde borrokatzen dela azpimarratu du.
ABk salatu du Etxeberrik bultzatzen duen ildo politikoa zikintzea dela Frantziako Poliziaren helburua. «Laborantza Ganbera, Robles Arangiz Fundazioa eta AB ere zikindu nahi izan dituzte polizia operazio honen bidez». ABk gogorarazi du Etxeberri alderdiko bozeramale ohia dela eta gaur egun alderdikomilitantea dela. Atxiloketa unea ez dela kasualitatea nabarmentzen du ABk, hauteskundeen atarianbortizkeriarik gabeko bide demokratikoak hautatu dituzten militanteak kriminalizatu nahi dituztelako.
Aralarrek ere Etxeberrieta Muorioren atxiloketak salatu ditu, elkartasuna adieraziz denbora berean ordezkatzen dituzten mugimenduei,atxilotu izana salatu du Aralarrek, eta, halaber, elkartasuna adierazi die bi pertsona horiei eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeei. ELAko Manuel Robles Arangiz Fundazioari eta ABri. «Euskal Herria Bai koalizioaren kontrako erasotzat ikusten dugu; koalizioa kriminalizatzeko eta zikintzeko saio garbia da».
ELKARRETARATZE JENDETSUA. Askatasunak Baionako Herriko Etxearen aitzinean deitutako elkarretaratzean 200 lagunetik gora bildu ziren iluntzean. AB, ELB eta ELAk ere elkarretaratzera deitu zuten.Alderdi eta sindikatu ezberdinetako arduradunak izan ziren bertan, hala nola Peio Etxeberri Aintxart ABko bozeramalea, Jean Rene Etxegarai Baionako Herriko Etxeko auzapezordea, Jean Lissar Berdeetako Akitaniako kontseilaria, Daniel Romestand PCFko hautagaia, Manex Pagola EAko arduraduna, Mixel Berhorkoirigoin Laborantza Ganberako presidentea eta Xabi Larralde Batasunako mahaikidea.
Askatasunak poliziaren muntaia zaharberritua gaitzetsi du. Nabarmendupoliziak 21 egunez isolamenduan atxiki zuela Arricau eta presio ugari egin ondoren egin zuela aitormena. Ondoren adierazpenak faltsuak zirela eta presiopean egin zituela azaldu zuen Arricauk. Bi militanteak atxiloturik segitzen dutela salatzeko elkarretaratzeetara deituko du Askatasunak Baionako Herriko Etxearenaitzinean, 18:30ean.
Jean Noel Etxeberri 'Txetx' eta Jacques Mourio okzitaniarra atxilotu ditu Frantziako Poliziak
Berrehun lagundik gora elkarretaratu dira Baionako Herriko Etxean atxiloketa gaitzesteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu