euskal herria

Jean-Paul Gaultierrek Balentziaga museoa bisitatu du

Jostun getariarraren obra ikustea "umiltasun ikasgaia" izan dela esan du Gaultierrek.

2011ko abuztuaren 3a
17:57
Entzun

Jean-Paul Gaultier diseinatzaile frantziarrak Cristobal Balentziagari eskainitako museoa ikusi zuen astelehenean, Getarian (Gipuzkoa). Gaultierren esanetan, bi ordu eta erdi baino gehiagoz Balentziagaren obrari egindako bisita "umiltasun ikasgai" bat izan da.

Diseinatzaile getariarraren obren lehen aurkezpenean, jostunaren ibilbideko laurogeita hamar pieza garrantzitsu daude  ikusgai. Gaultierrek arreta berezia jarri du pieza batengan, Belgikako Fabiola erreginaren eztei-soinekoan. Jostun frantziarrak Museoko arduradunei azaldu die ezkontza hura izan zenean zortzi urte zituela berak; ezkontza telebistan ikusi zuen, eta soinekoak erakarri zuen haren arreta eta gogoa, bere pelutxeari  haren bertsio txikia egiteraino hain justu —artzari emakumezkoen ezaugarriak eman zizkion, maniki gisa erabiltzeko, eta gaur egun jostunari buruzko  atzera begirako erakusketan dago ikusgai, Montrealeko Arte Ederretako Museoan, Diseinatzaileak berak Museoko arduradunei gogorarazi zienez—.

Gaultierrek museoko gune guztiak ikusi ditu eta soinekoak aurkezteko modua eta museoko gainerako espazioen handitasuna goraipatu ditu.

Ekainaren 7an inauguratu zuten Balentziagaren omenezko museoa, Getarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.