Ustelkeria

Jean-Pierre Destrade politikari lapurtarrari hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote, baina ez du bete beharko

Paueko Auzitegiak hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio Jean-Pierre Destrade Hiriburuko (Lapurdi) kontseilari nagusi eta PSko diputatu ohiari. Izan ere, frogatutzat eman du Destradek iruzurra eta legez kanpoko diru mugimenduak egin zituela. Dena den, Destradek ez du espetxera joan beharko espetxe urteetako bi betetzeko obligaziorik ez baitio ezarri tribunalak, eta bestea behin-behienean preso zegoela bete zuelako. Halaber, kontseilari nagusi karguari eutsi ahal izango dio.

2005eko apirilaren 21a
18:58
Entzun
Fiskaltzak zigor handiagoa eskatzen zuen Destraderentzat: bost urteko espetxea (lau betetzeko obligaziorik gabe), 50.000 eurotik 100.000ra bitarteko isuna, eta 5 urteko debekua kargu publikoa izateko.

Epaimahaiak, ordea, hiru urteko espetxe zigorra erabaki du Destraderen aurka. Gainera, hiru horietatik bi ez direla bete beharrekoak ebatzi du, eta behin-behinean preso urtebetez egon zenez, ez dute kartzelan sartuko.

Era berean, kargu publikoa izateko 5 urteko debekua ez dio ezarri Paueko Auzitegiak, eta, beraz, kontseilari nagusi izaten jarraitu ahal izango du.

Destrade ez ezik, hogei enpresaburu ere epaitu dituzte auzi berean. Haietako 17ri 2 eta 10 hilabete arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete (betetzeko obligaziorik gabe) eta 5.000 euroko isuna. Beste hirurak kargurik gabe geratu dira.

Iruzurragatik eta legez kanpoko diru mugimenduengatik epaitu dituzte Destrade eta enpresaburuak.Zehazki,auzipetuak izan diren enpresen eta PSko arduradun ohiaren arteko diru mugimenduakk. 1990etik 1993ra hogei milioi euro ibili ziren Destraderen 67 diru kontuetan. Destradek zor handiak zeuzkan, eta enpresa horien diruarekin zorrak estaltzen ahalegindu zela ebatzi du epaimahaiak.Destradek, Frantziako merkatu hirigintzako batzordeko kide gisa, eraikitzeko baimenak ematen bide zituen, diru laguntzen truke.

«Alderdiarentzat» ari zen

Jean-Pierre Destradek diru mugimendu horiek izan zirela onartu zuen auzibide osoan, baina bere alderdiarentzat ari zela erran zuen. Destradek PSko arduradun Henri Emmanuelli busti zuen, alderdiko bertze arduradun batzuekin batera. Baina, ororen buru, auzipetu duten politikari bakarra da Hiriburukoa. Justiziak ez zuen ontzat eman Destraderen bertsioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.