EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK

Jean Telletxea izango da EAJren hautagaia Europako bozetarako Ipar Euskal Herrian

"Bestelako Europa baten alde lan egingo duen ahotsa" izan nahi du EAJk, Ortuzarren hitzetan.

Jean Telletxea. SYLVAIN SENCRISTO
2014ko apirilaren 9a
07:48
Entzun

Arratsaldean ekitaldi bat egin du EAJk Baionako trinketean, eta bertan izan dira, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Txaro Goikolea Ipar Buru Batzarreko presidentea.

Ortuzarrek esan duenez, "Euskadik, Bidasoaren bi aldeetara zabaltzen den Euskal Herri honek, ordezkaritza indartsu bat behar du Europako Parlamentuan. Europan euskal herritarren jarrerak entzunaraziko dituen ahotsa, gure interesak defendatuko dituena. Eta baita bestelako Europa baten alde lan egingo duena ere".

Nabarmendu du EAJ dela Ipar nahiz Hego Euskal Herrian "alderdi gisa" aurkezten den eta "herri ikuskera osoa" duen bakarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.