Jeltzaleek beste bost eskumen lortu nahi dituzte aurki

2011ko irailaren 21a
15:15
Entzun

Belen Greaves EAJko EBBko idazkariak jakinarazi du gaur PSOErekin egingo duten bileran Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako beste bost eskumen lortzeko itxaropena dutela: farmazia produktuen legedia, A-68 eta A-1 autobideetako ordainketa kudeaketa, turismo arloko funtzioak eta zerbitzuak, segurtasun pribatua eta Soldatak Bermatzeko Funtsa (Fogasa). Arazorik handienak Fogasan dituztela aitortu du Greavesek.

Trenbideez eta eskola aseguruaz ere hitz egingo dute, EAJko idazkariaren arabera.

1979an onartu zuten Gernikako Estatutua, eta oraindik hainbat eskumen igorri gabe ditu Espainiako Gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.