GERTAKARIAK

Jendarmeak etxe batera sartu dira, bikote baten itxialdiari amaiera emateko

MAULE
2004ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Egundoko zalaparta giroa izan zen atzo arratsalde osoan Maule erdialdean, bikote bat, bi haurrekin, etxebizitza batean itxi egin zelarik eguerdi aldean eta, hainbat orduren buruan, Mont-de-Marsanetik (Landak) etorrarazitako Jendarmeriako unitate bereziak ekin zuelarik gertakariari amaiera emateko.

Antza denez, arazo psikikoak dauzkaten gizonezko batek eta emakume batek sekulako iskanbila sortu zuten, astearte gau osoan, Mauleko gurutze zuritik hurbil dagoen euren etxebizitzan. Auzolagunek eta udal agintariek salaketa eginda, Mauleko jendarmeak bikotearen bizitegira azaldu zirelarik, ez zieten atea ireki nahi izan. Azken batean, PSIG unitate bereziko jendarmeek ekin zuten 19:00ak irian, eta iskanbilari amaiera eman zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.